Abelgoŕiak


Idia eta nekazaritzian anditasuna. Bere irabaskina. Aren lakara. 
Nondik baŕiatu zen. Edesti. Azkarandarien berex egina. 

Abria da nekazaritzian ondopea. Dombasleko itz zaŕa, «abria dela gaitz biaŕ bat», ezta egia, izanez denbrara galtzra egoztia kau nayez desegin.
 
Abria mirigin biaŕ da bizpuŕ aldetarik nola dra, xaki emanzale aldetarik, indaŕ lanen dako, eta ongaŕi egin zale aldetik. Xaki eman zale gisa, ura bage eztaike igare. Eŕi yaguenek, eta yago otz tokietan, barazki xakien gañetik biaŕ da aragi, koŕputzeko indaŕan eta buruko lanaren dako. Aragi xaten den eŕian dra azkaŕago, eztra kain beŕze akaitzen, izanez lakara andiago ezik barazki xaki xaten dien eŕiek. Egi andia da eŕakuna: «Xatekua nola, gizona kala». Kala aŕen zabaltzia eta laguntzia abria, da kain berze nola eŕian ontaŕzuna anditzia, atze bage Müĺeren egikuna: «gazta egiten den lekuan, aitasun ats egitenda».
 
Badakigu zomat altzindu den lankaya azken uŕtetan, oŕdia kalarik ere, abrien lana beti biaŕ da. Idia, biaŕtu da lemiziko denbretarik, izanez luŕeko lanetako abre obenenetarik. Egipto’ko eta India’ko zomait alde batzuretan, buztaŕiala ermateko idi bat, faten zren nausi eta mutilak burua ageŕtrik otoi eŕanez, eŕanez oŕduko legek gauza andiak noŕ baitek iltzen bazuen zomait abelgoŕi. Eta kemen eseri biaŕ dugu zeŕbait aŕtrik, Buffonen idazkai anditik, ezpaitake yago eŕan abelgoŕien alde.
 
Idirik bage... luŕa egonen zen ezi gabe, deus elki bage gizonak aloŕetarik eta baratzetarik. Idian gañan erortzendra aŕen lan guziak. Len, nekazaria asi zenian, agitu zen orai agitzen dena. Zomait yago luŕetan lan egiten den, ontaŕzunak andiago dra, eta kala nola len abratsenak zren abredunak, ez izaundrik ere uŕea eta zidaŕa, orai ere eŕan daukigu luŕak ezpalu eman deuse, etzuela balio izanen uŕiak eta zidaŕak.
 
Abriak, ongaŕi emanez zomat ontaŕzun eztu ematen gizonari, eta nola ontaŕzun kori belaŕtan eta berze xatekotan, faten da beŕiz abelgoŕiari bizian ematra, izanez andi itz kau: «Abrerik gabe ezta nekazaririk». (1)
 
Eŕan dugu denbra uŕunetarik idia izan dela lagun andia gizonaren luŕeko lanetan. Arioek saŕtu zien idia lanian lemizikorik, erakutsiz txinoeŕ eta europetaŕeŕ. Semitek ere eblizien denbra berian.
 
Erodoto’k eŕaten du, Arabia’n bazegola idi anitz zamaria izaun meño len, eŕanez Estrabon’ek, Arabia’ko idia zela anitz luze.
 
Ejipzioen asi zenian gizabidea, bazien idi etxetiaŕ, idukiz bi azkarandaŕ, adaŕdun bat, eta beŕzia adaŕmotx.
 
Jaungoikotu zien zezena, deituz Apis sacro Menfisena era Heliopolisena, kozkoŕ eta azi anitz ikuŕdia. Herodoto’k eŕan du Apis izautzen zela beŕzien aŕtetik, iruŕ gauzaren gatik. Baitzuen lauŕ aldeko beltz bat borondean, bizkaŕian txori andi bat, eta mi pean mumu baten gisa, laŕua pixka bat beltzatrik.
 
Apis iltzen zenian, ejipziotaŕer eroŕtzen zayen lan andi bat beŕze bat bilatzeko, eta bilatu ondorian lemiziko lan egiten ziena zen, beŕogei egun iduki xaten Nilo-ibaŕean, eta gero Menfis’en altzinian eseŕ.
 
Eszitaŕek eta peŕsetaŕek, goratzen zien idia bere Jaungoikoer.
 
Len, ikusten den gisa, idia izan zen abre sandu bat, eta orañik zomait eŕietan, eztie beirik iltzen, zikinduz betaŕtea indioek abelgoŕi ongaŕirekin, ustez kala arimara gaŕbitzen diela, belduŕ anitz izanez bei aragi xatia, ustez bekatu eginen diela; idukiz abelgoŕia lanen dako bakaŕik.
 
Eŕdiko denbran dakigu, guti maite ziela abelgoŕia, xakinez apezek bakaŕik azten ziela, izanez kala apez etsiak, abrats anitz.
 
Idia xiten da bizpur itxura basataŕetik, eginez bi berexizio: Azkarandar bizkaŕ makuŕ leku beroko, deitrik India’n zebú, izanez bere izena bos indikus, eta azkarandar bizkaŕ xuxen, deitrik bos taurus. Biak dra endaki beretik.
 
Europa’ko abelgoŕi azkarandariak dra anitz, xakinez aski Rutimeyeren lanen eskeŕ.
 
Eŕdenik daude bizpur lugaŕ, bida edo iruŕ endakitarik, anitz idurirekin oraiko azkarandarier, eta Rutimeyer eŕanaz dra.
 
    1. Bos primigenius. –Kau izan zen etxetiartrik Suizan neolitiko denbran. Bizpur azkarandar andi, nola Frantziakuak eta Inglateŕako Prenbokea azkarandar, iduri dra anitz bos primigeniuari, izanezkuetarik.

Bos primigenius zegon basataŕ Zesaren denbran, eta orañik eŕdeten da Txiĺinghako eiztegian. 

2. Bos trochoceros.–Itxura kau Rutimeyeren ustian da nola primijeniuan arditxa, eta nola bos frontosusen tzonboŕa. 

3. Bos longifrons edo brachiceros.–Endaki kau da txikin, tzonboŕa ĺabuŕ, eta azpiak me. Noŕbaitek eŕan du saŕtrik dagola Bretañan zaŕ denbretan.
 
4. Bos frontosus.–Iduri anitz du izanez, askazi lonjifronari.
 
Ikastadi eginetarik ikusten dugu, Europa’ko abelgoŕiak drela bi tzonboŕetarik, bos primijeniu’tarik eta lonjifron’etarik.
 
Kubier’en ustian etxetiaŕ idia xiten da bos primijeniu’tarik eta oraiko ikastetarik elkitzen dugu, azkarandar bat bakaŕik deitrik Bendeana, xitendela bos primijeniu’tarik.
 
Beŕze azkarandetarik nola apaleko tokikuak, xiten dra bratxizero’tarik, eta Jurakua bos frontosus’tik.
 
Neolitiko adinian andi zren abelgoŕi salduak, eŕdenez ayen ezuŕak Dinamarka’ko turberetan, eta ayen aŕtian bos urusa, Suiza’ko palafituetan eŕdeten dra bos primijeniu’tako ezur, eta ere bai tŕotxozeroko, eta Rutimeyeren ustian kuetarik xiten da Schwytz abelgoŕia. Suiza’ko eta Inglatera’ko tuŕberetan, ageŕtu dra bos frontoso ezuŕ, eta Rutimeyeren ustian abelgoŕi kuek egon zren etxiaŕtrik, saldu eginez ugalde inguruetan.
 
Zezen etxetiaŕa da bizkaŕ-ezuŕduretariko, titidun leŕo, biaztapaŕdun, agoznaŕ-zale endaki, bos mueta taurus belar-xale.
 
Bisulkuak, parajitadoak edo artiodaktiloak berexi zren bi saldo andietan; lemizikuan daude duenak agin betaŕekin, deitrik koŕen gatik bulodonte, eta bigaŕenian dienak aginak ilaskian eŕdi baten gisa, edo selenodonte. Lemizikuan daude txeŕiak, eta bigaŕenian agoz-naŕzaleak. Egin zen ere berze berexizio bat deitŕik, batzuk artiodactilo piltzubatdun, eta artiodactilo anitzpiltzudun.
 
Orai eŕanen dugu, noizaz geroz dren aŕtiodaktiloak.
 
Eŕdeten da eozenuan aŕistatu bat, deitrik anaplotherium, izanez lemiziko aŕtiodaktiloetarik, luzez txeŕi baten gisa, eŕdenez bere eginzioan txeŕitik eta agoznaŕzaletik, ustez den bien tzonboŕa.
 
Gañeko eozenuan eŕdeten dra abre iduri, baiztaizke nola lemiziko agornaŕ-zaleak, izanez gazela baten luzetaŕzunetik. Europa’n daude Xiphodona eta Ditxodona, eta Ameriketan Agriotxoerusa eta Oreodona. Miozenuan bai baitaude anitz agoz-naŕzale; antilopinak ageŕtzen dra itxura txikinekin, baŕiatuz tzonboŕ kau gañeko miozenuari endaki kuekin, trogozero, paleoreas, paleorix, gazela, eta paleotragus.
 
India’ko eta Grezia’ko miozenuan, ageŕtzen dra itxura andiagokuak nola dra: bramitheriun, sivvatheriun, helladotheriun, jirafa altzinekuak; probubalus, bison, camelus, capra, sivvalensis eta anitz yago abelgoŕi itxura. Amerikak ematen du hypertragulus, procamelus, eta planchenia. Pliozenuan ageŕtzen dra agoznaŕ-zale anitz, galduz zomait saldo, eta ageŕtuz itxura beŕi.

Lauŕkin eluŕtean ikusten da abre batzuren galdua, batzuk gauza beŕirekin uŕaldengatik, beŕze batzuk baŕiatuz eginez itxura beŕi, emanez endaki beŕi eta azkarandaŕ.
 
                                  ¦ Camelina.         ¦  ovilos.
                                  ¦                            ¦  bulalus.
                                  ¦                           ¦   bison.
                                  ¦ Antilopina.    <     bibos.
Anoplotherium    <                             ¦   bos.
                                  ¦                            ¦  ovis.
                                  ¦ Giraffina.          ¦ capra.
                                  ¦ Cerrina.
                                  ¦ Tragulina.

Paleontologuen jakitun andien ustian, ayetan Rutimeyer eta Wilkens, xakiten da nondik baŕiatu zren abelgoŕiak, izanez Asiako egueŕditik. Itxura kau tŕukatu da kain beŕze, emanez kala luŕian ikusten dugun azkarandaŕ paŕastara.

Aisatzeko ikaste kau, egin dra bizpur saldo, izanez obenena Wekerlinek egina, ikusiz biluan maŕguak anitz erakusten duela, eginez xiten dren salduak.
1.°   Eŕitar abre auts maŕgo Europa’ko goizaldekua.
2.°   Eŕitar abre goŕi Europa’ko goizaldekua.
3.°   Abre bi maŕgo beltzian ipaŕaldeko itxasotik.
4.°   Abre bi maŕgo goŕian, guzia beltz edo goŕi Suiza’ko edo Tiroleko.
5.°   Abre nabar edo auts maŕgo, Suiza’ko Tirol’eko edo Boralbergo. 

Abelgoŕien berexi obenena azkarandarietan izanen zen beren eginzioak kontu itxukiz, nola dra azkarandar brakitxura, doliko itxura, meso itxura, oŕdia abelgori azkaran berexia ezta kau aisa egiteko, zeren abelgoŕi azkarandaŕ batian erden daizke bizpur eredu, gizonan eskuan gatik, edo uŕalden gatik.

Konengatik aisena da abelgoŕien azkarandarien berexian egitia, soŕtueŕiak eŕanez, utziz nik kemen lana ez irakurler akaitzia gatik.
 
FEDERIKO GAŔALDA (2)
_______

(1)  Autxek eŕaten die: Une ferme sans betail, est une cloche sans batail. «Boŕda bat abrerik gabe, da eskila bat mirik gabe». 
(2)  Beste izkuntz batetik, Sarasaitzu’ko euskeraz ipiñia.